SAKANAKO GARAPEN AGENTZIA

Agentzia eskualde mailako ekintzak edo maila horretan erreferenteak izan daitezkeen eta Plan Estrategikoaren baitan kokatzen diren ekintzak garatzea du helburu.

  • Turismoa
  • Industria eta zerbitzuak
  • Energia
  • Laborantza-elikadura
  • Merkataritza
  • Hezkuntza

 

Ekintza hauek garatzeko orduan, zerbitzu ezberdinak eskainiko dira:

    1. Erakundeak:

      Sakanako erakunde publikoek, eskualdeko garapen estrategia bideratzeko konpromezua agertu dute. Horregatik, Plan Estrategikoan barnebildutako eremuetan eragin sozioekonomiko positiboa izan dezaketen politika edo ekimenak aurrera eramaten laguntzea litzateke zerbitzu honen helburua.

      Zerbitzuak:

      1. Eskualdeko hausnarketa guneen dinamizazioa.
      2. Tokiko Garapen estrategietan formakuntza.
      3. Aholkularitza eta laguntza eskualde mailako ekimen edo erreferentziazkoei.
      4. Laguntza eta aholkularitza lankidetza publiko-pribatuko proiektuetan, baita arlo enpresarialarekin zerikusia duten beste gaiekin.
      5. Aholkularitza energetikoa: eraginkortasuna hobetzeko aukerak identifikatzea, ezarpenean laguntza ezartzeko eta finantziazio bilaketa.

 

    1. Ekintzaileak:

      Eskualde elkarlanaren bidez, ekimen enpresarial berrien sustapena da zerbitzu honen helburua.

      Zerbitzuak:

      1. Elkarlan ekimenak: eskualdearteko lankidetza-sarean integratzeko laguntza proiektu ezberdinei.
      2. Behatoki teknologikoa: negozio-eremuarekin erlazionatutako informazioa.
      3. Enpresa ordezkatzea: Aktibitea utzi asmo duten enpresen identifikazioa eta Enpresen jarraipena zihurtatzeko zuzendaritza/jabegotza ordezkaritzetan laguntza.

 

  1. Enpresak:

    Enpresetara zuzendutako zerbitzuek lau helburu hauek dituzte:

    • Eskualdeko enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza mailan eragitea.
    • Eskualdeko enpresen errealitatea hobe ezagutzea, modu horretan zerbitzu egoki eta balio erantsidunak eskaintzeko.
    • Eskualdeko enpresen arteko harremanak eta elkarren arteko ezaguera indartzea.
    • Eskualdeko enpresen arteko elkarlana eta kooperazioa indartzea.

    Bitartekotza-lan honetan enpresen behar potentzialak identifikatzea eta behar horiek asetzeko bideak ezartzea.

    Zerbitzuak:

    1. Berrikuntza: Berrikuntza-prozesuetako laguntza.
    2. Elkarlan proiektuen garapena elkar-sorkuntza mahaien bitartez.
    3. Proiektuak eta nazioarteko planningak
    4. Elkarlan foroen sustapena eskualdeko enpresen konpetitibitatea handitzeko.
    5. Enpresa ordezkatzea: Beren jarduna erretreta hartzeagatik utzi nahi duten enpresen identifikazioa eta enpresa-ordezkatze prozesuetarako laguntza
+ INFO

Harremanetarako datuak

Jar zaitez gurekin harremanetan, honako informazio hau erabiliz: Gure kudeaketa-aholkularitzako zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu dagokion orria gure webgunean.