ENPRESA ZERBITZUAK

Enpresei

Eskualdeko Enpresei zuzendutako zerbitzuek lau helburu hauek dituzte:

  • Berrikuntza eta lehiakortasun mailan eragitea, horretarako eraldaketa digitalean babes eta bidelaguntza emanez bereziki.
  • Enpresen errealitatea hobeto ezagutuz, zerbitzu egoki eta balio altukoak eskaintzea.
  • Eskualdeko enpresen arteko ezagutza eta harremanak indartzea.
  • Eskualdeko enpresen arteko lankidetza bultzatzea.

Bitartekaritza lan honetan, enpresen beharrizan potentzialak identifikatu nahi dira, ondoren eragile ekonomiko ezberdinen bidez gogobetzea helburu izanik.

Ekintzaile eta telelangileei:

Dinabide koworkinga: ekipamentu eta zerbitzu guztiak eskaintzen ditu. Lanerako beharrezko azpiegitura guztiaz gain, bidelaguntza zerbitzu gehigarriak barne biltzen dira.

Zure ekimena indartu eta abiarazteko leku egokia!

Utzuganeko telelan partekaturako gunea: partekatutako oinarrizko lan-espazioa, erabiltzaileek autokudeatua eta zerbitzu gehigarririk gabekoa.

Telelana etxebizitzatik kanpo eginaz, lana eta bizitza orekatzeko zure espazioa

Zentroan hainbat zerbitzu eskaintzen zaizkie sakanako enpresei, lehiakortasuna hobetzeko eta berrikuntza sustatzeko

 

Baduzu garatu nahi duzun ideia berririk? Baduzu behar espezifikorik? Jar zaitez gurekin harremanetan.

info@sakanagaratzen.com

647864239

Harremanetarako datuak

Jar zaitez gurekin harremanetan, honako informazio hau erabiliz: Gure kudeaketa-aholkularitzako zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu dagokion orria gure webgunean.