Sakanako Garapen Gunea

Ongi etorri/Bienvenid@

Sakanako garapen sozio-ekonomikorako gunea

1.999. urtean,Arbizuko udalak Enpresa mintegi bat burutu zuen Utzubar-eko Poligono Industrialean. Ekintza hau Cederna Garalur Elkartearen laguntza teknikoarekin eman zen aurrera eta RESIDER II Programaren dirulaguntza jaso zuen. Proiektu hau Sakanan enpresa-proiektu berrien jaiotza eta indartzea laguntzeko helburuarekin sustatu zen. 1999. urtetik eta 2013. urtera arte Cederna Garalur Elkarteak kudeatua zuen. Urte horretan Sakanako Enpresarien Elkartea eta Sakanako Garapen Agentzia bertan kokatu ziren eta Utzugane zentruaren ibilbide berria hasi zen.

2013. urtetik aurrera, Cederna Garalur Elkarteak Sakanako Garapen Zentruarekin eta Sakanako Enpresarien Elkartearekin batera, erakunde arteko kolaborazio ibilera berri bat hasten dute Sakanako Plan Estrategikoaren babesarekin.

2008. urtean Sanakan hasitako krisi larriaren ondorioz, Sakanako agente sozio-ekonomiko guztien artean partekatutako hausnarketa prozesu bat hasten da, 2014-ko maiatzaren 31-n SAKANA2020 PLAN ESTRATEGIAKOA-ren akordioarekin amaitzen dena. Plan honek lau arlo nagusien ekintzak biltzen ditu (Industria eta zerbitzuak, Energia, Nekazaritza-elikagaiak eta Turismoa) zeharkako bi sektoreekin batera (Hezkuntza eta Komertzioa). Plan Estrategikoaren helburua, elkarlana eta erantzunkidetasuna oinarri hartuta Sakanako garapenerako ekintzak adostu, exekutatu eta baloratzeko gobernantza-tresna bat izatea da.

Utzuganen kokatzen diren hiru erakundeok Sakanako garapen sozio-ekonomikora zuzendutako zerbitzu sorta eskaintzen ditugu, horretarako ekintzaile, enpresa eta bertako erakundeekin batera lan eginez.

Zentruak garapenerako bi elkarte hartzen ditu: eskualde mailako Sakanako Garapen Agentzia eta Nafarroako Mendialdea hartzen duen Cederna-Garalur. Utzuganen bertan dute beren egoitza bestelako eragileek ere: Sakanako Enpresari Elkartea, Bidelagun Elkarte Turistikoa eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea.

Erakundeak

Ondoren UTZUGANEN PARTE HARTZEN dugun ELKARTEAK ikus ditzakezu. Sakatu horietako edozeinetan informazio gehiago lortzeko.

CEDERNA GARALUR

Helbidea: Pol. Ind. Utzubar, 0, 31839 Arbizu, Nafarroa
Telefonoa: 948 56 70 10

Sakanako Enpresari Elkartea

Helbidea: Pol. Ind. Utzubar, 8, 31839 Arbizu, Nafarroa
Telefonoa: 948 46 83 07

Sakanako Garapen Agentzia

Sakana eskualdearen dinamizazio sozio-ekonomikorako agentzia

Sakanako merkatarien elkartea

Utzugane Zentrua (Sakanako Garapen Gunea)Utzubar Industria Poligonoa, 831839 partzela Arbizu (Nafarroa)
Telefonoa: 948 46 83 07

Bidelagun elkarte turistikoa

Sakanako plan estrategikoaren barruan, sektore turistikoan lan egiten zuten agente desberdinen arteko elkarren ezagutza hobetzearen beharra ikusi zen.

Belardi

Nafarroako Enplegu Zerbitzua

Altsasuko 'Aralarko San Miguel Institutua II' Lanbide Heziketa Zentroa

Gure Zerbitzuak

ERABILERA ANITZEN GELEN ALOKAIRUA

Utzuganeko eraikinean 40 eta 49m2ko formakuntza bi gela ditugu. Bertan, arbelaz gain, errepografia, fotokopia eta proiekzio zerbitzuak eskuratu daitezke. Prezioak eta eskuragarritasunaz informatzeko: info@sakanagaratzen.com edo 647864239 telefono zenbakira deitu dezakezu.

+ info

FORMAKUNTZA

Zonaldeko enpresen beharretatik hasita, urtero pertsonen enplegutasuna hobetuko duten eta enpresak lehiakorragoak egingo dituzten formakuntzak eskaintzen saiatzen da.

+ info

LAN ESPAZIO PARTEKATUAREN ALOKAIRUA

Helburu nagusia urrunean lan egiten duten pertsonentzako espazio partekatu bat eskaintzea da. Hots, urrutiko lanean diharduten profesionalei beren jarduera ohiko bizilekutik kanpo garatzea da helburua.
Eremu honek 5 pertsonendako pentsatua dago.

+ info

EKIN SAKANAN

Akonpainamendu zerbitzuak eskeintzen dira ekintzailetasunak hartzen dituen fase desberdinetan, ideiaren garapenetik hasita finantziazioaren bilaketara arte.

+ info

ENPRESA ZERBITZUAK

Konpetitibitatea hobetu eta berrikuntza sustatzeko helburuarekin Sakanako enpresentzako hainbat zerbitzu eskaintzen dira.

+ info

LANGABETUENTZAKO ZERBITZUAK ETA ENPLEGUTASUNAREN HOBEKUNTZA

Langabetu eta beren lan aukerak hobetu nahi dituzten pertsonei zuzendutako zerbitzua.

+ info

TOKIKO ENTITATEAK

Mancomunitate, Udal eta Kontzejuei zerbitzu ezberdinak eskaintzen dira.

+ info

Harremanetarako datuak

Jar zaitez gurekin harremanetan, honako informazio hau erabiliz: Gure kudeaketa-aholkularitzako zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu dagokion orria gure webgunean.